TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN UDAL ZERGAREN KONBRANTZARI BURUZKO IRAGARKIA. 2009 URTEA

Send to friendPrinter-friendly version

2009 urterako trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko Zergari dagokion errolda, iragarki honek aipatutako konzeptuaren zergapekoei zuzendutako jakinarazpen kolektiboaren ondorioak izango ditu, Tributuei buruzko martxoaren 26.ko 3/1986 Tributuen Foru Arau Orokorreko 124.atalaren bat etorriz.

Zerga errolda 15 eguneko epean jende aurrean egongo da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik geroztik, zergadunek aztertu eta hala gertatuz gero, bidezko eritzitako galdapenak aurkeztu ahal ditzaten.

Ordaintzeko epe, tokia eta erak hauexek izango dira:

a) Epea: Zergaren zenbatekoa aurtengo apirilaren 15.etik ekainaren 15. era (bi egunak barne) ordaindu ahal izango da.

b) Ordaintzeko, toki eta era: Inprimaki hau aurkeztuz, jendearentzako ordutegiaren barruan, Udaletxeko Bulegoetan edo Bilbao Bizkaia Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahal izango da.